Prensa EspañolaTodas las noticias, un solo sitio

Abadiñoko Udalak Astolako saneamendu-sarea hobetzeko lanak lizitaziora atera ditu

DurangonGeneralAbadiño
Abadiñoko Udalak Astolako saneamendu-sarea hobetzeko lanak lizitaziora atera ditu

Lan hauen lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 106.457,71 eurokoa da, BEZa barne La entrada Abadiñoko Udalak Astolako saneamendu-sarea hobetzeko lanak lizitaziora atera ditu se publicó primero en durangon.com .

El feed sólo manda un párrafo de esta noticia, así que no se estima cuánto se tarda en leerla.

Abadiñoko Udalak Astola auzoko saneamendu-sarea hobetuko du datozen hilabeteetan. Jarduketaren helburua da Astola kaleko 14-16-18 portaletako 24 etxebizitzak saneamendu sistema nagusira konektatzea.

Azpiegitura berri horri esker, etxebizitza hauek grabitate bidezko hoditeria baten bidez Atxondo – Traña-Matiena kolektore nagusira konektatuko dira. Horrela, urteetako eskariari bide emango zaio eta hondakin uren bilketa eta garraioa hobetuko dira.

Lan hauen lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 106.457,71 eurokoa da, BEZa barne. Aurreikusitako egikaritze-epea hiru hilabetekoa izango da, obrak behar bezala gauzatzeko beharrezkotzat jotzen den denbora.

Abadiñoko Udalak azpimarratu du azpiegitura lan hauek udalerriko oinarrizko zerbitzuak hobetzeko estrategiaren barruan kokatzen direla.​

La entrada Abadiñoko Udalak Astolako saneamendu-sarea hobetzeko lanak lizitaziora atera ditu se publicó primero en durangon.com.

En la cola:

Compartir

DurangonEl texto completo está en el medio de origen.

Leer en Durangon