Elorrioko Udalak Errebonbillo kaleko garaje zaharra eraitsiko du herritarren segurtasuna bermatzeko

Aipatutako garajea Elorrioko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren (PERCHE) barruko AI-03 Jarduketa Integratuan kokatuta dago, eta gaur egun ordenazioz kanpo gelditua zen La entrada Elorrioko Udalak Errebonbillo kaleko garaje zaharra eraitsiko du herritarren segurtasuna bermatzeko se publicó primero en durangon.com .
Jabeekin adostuta eta Eusko Jaurlaritzari eskatutako dirulaguntza bat baliatuz burutuko dira lanak aste honetan bertan, etorkizunean kalea behin betiko urbanizatu arte orubea hesiturik utziz.
Udalak aste honetan bertan ekingo die Errebonbillo kalean dagoen garaje zaharra eraisteko lanei. Eraikinaren narriadurak ekar lezakeen segurtasun-arriskua errotik saihesteko eta ingurua txukuntzeko asmoz, Udalak akordioa lortu du eraikinaren jabe diren familiekin, botatze-lanak lehentasunez gauzatu ahal izateko. Esku-hartzea Eusko Jaurlaritzari eskatutako dirulaguntza baten bidez finantzatuko da.
Aipatutako garajea Elorrioko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren (PERCHE) barruko AI-03 Jarduketa Integratuan kokatuta dago, eta gaur egun ordenazioz kanpo gelditua zen. Behin eraisketa- eta hondakin-kentze lanak amaituta, orubea segurtasunez hesitu eta garbi utziko da, etorkizunean kalearen behin betiko urbanizazio-proiektuari ekin bitartean.
La entrada Elorrioko Udalak Errebonbillo kaleko garaje zaharra eraitsiko du herritarren segurtasuna bermatzeko se publicó primero en durangon.com.
DurangonEl texto completo está en el medio de origen.
Leer en Durangon